Museoen Nazioarteko Eguna. Maiatzak 18-20 Sarrera libreko egunak, In Tempore Abesbatzaren kontzertua eta La Nave-ren antzezlana Oteiza Museoan |
Oteiza Museoak bat egingo du Museoen Nazioarteko Eguneko ospakizunekin. Horretarako, sarrera libreko egunak antolatuko ditu 2018ko maiatzaren 18tik 20ra bitartean, eta horien barnean bi ekitaldi izango dira, In Tempore Abesbatzak eskainiko duen gaur egungo ahots-musika kontzertua, eta La Nave producciones teatrales-ek eskainiko duen Evocaciones literarias de los museos ikuskizun eszenikoa.
Ateak zabalik eta Museorako zein programatu diren ikuskizunetarako sarrera doakoa izango den lehen eguna maiatzaren 18a izango da, eta hilaren 20ra arte, igandea, luzatuko dira. Hilaren 19an, larunbata, In Tempore Abesbatzak eskainiko duen kontzertu berezia hartuko du Museoko areto nagusiak (12:30 h). Osterantzean, La Nave producciones treatrales konpainiak, hilaren 20an (igandea, 12:30 h), Evocaciones literarias de los Museos ikuskizuna aurkeztuko du. Horretan interpretazio ibilbide bat proposatzen du, autore kopuru aipagarri batek arteari eta museoei eskainitako gogoeta, ideia eta sentsazio multzo zabal batean zehar. |
Informazio gehiago >> |
Makotu. Incurvar. Asier Mendizabal
Finissage. Encuentro con el artista y visita a la exposición coincidiendo con sus últimos días. Sábado 2 de junio, 12.00 horas. Finissage. Erakusketaren azken egunak direla-eta, Asier Mendizabalekiko topaketa eta erakusketarako bisita. Ekainak 2, larunbata. 12:00 |